Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek,
antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera.
Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan,
inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak,
karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute
irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari
Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenak;
alabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta
jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik.